XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Negu garaian bagoi barnean egoten zen gehienetan.

Labetxo baten bidez berotzen zuen bere etxebizitza, labe honen tximini beltz-urdina teilatutik gailenduz, batzutan izugarrizko kea botatzen zuelarik.

Gabonetan, Johnny joaten zitzaion gabon saria eramatera.

(Aurtengo oporretan Johnnyk ikastetxean geratu beharko zuen, kapitaina New Yorkerantz joan zelako).

Dirua bildu eta opari batzu erosi zizkioten lagunen artean: galtzerdi lodiak, piparentzat tabakoa, zigarroak eta jertse beltz bat.

Suerte pixka batekin, bere neurri-neurrikoa.

Badaezpadaere aldatzekotan geratu ziren.

Martinek diru gutxi zuen, bere gurasoak pobreak ziren, baina beka-erdi bat eman zioten ikasketak egiteko.

Honek koadro bat margotu zuen Ezerretzailearentzat.

Bakartia izena jarri zion koadroari.

Han gizon bat margotu zuen, lore ederrez betetako jardin batetan eserita zegoen gizon bat.

Burdinsarearen ondoan, hiru mutil keinuka ari zitzaizkion eta berak, maitekiro, baina tristuraz, begiratzen zien.

Bizkarrean gardantxilo * gardantxilo: jilgeroa, eta txantxangorritxo batzu zituen eta bere buruaren inguruan tximeleta dirdiratsuak dantzan zebiltzan.

Oso kuadro polita zen, Martinek lau ordu igaro zituen margotzen gutxienez.

Gabonetan Ezerretzaileari oparitu behar zizkion gauza guzti hauek.

Denek zekiten mundu honetan bakarrik zegoela eta errukitu egiten ziren.

Gauetan, Ezerretzaileari hirira joaten zen bere trajerik hoberena jantzita.

Pianoa jotzen irakasten zuela esan zien.

Ez zioten sekula ezer esan baina ez zuten sinesten.

Rudi Kreuzkamm kanpoko ikaslea zen eta asko ibiltzen zen hirian zehar; (...).